Joana III.a Albretekoa
(Fontaineblau, 1528 - Paris, 1572). Nafarroako XXXVIII. erregina (1555-72), Margarita Angulemakoaren eta Enrike II.aren alaba. Antonio Borboikoarekin ezkondu zen (1548). Bere aita hildakoan borroka zibil eta erlijiosoak areagotu egin ziren eta Joana III.a kalbindarren buruzagitzat hartu zuten. Senarrak Frantziako Enrike II.aren aldeko politika egin zuen eta katolikoen alde borrokatu zen beti. Erreginak kalbinismoa zabaldu asmoz, Joannes Leizarragari Testamentu Berriaren euskarazko itzulpena egiteko agindu zion. Bere agintaldian Nafarroako batasuna lortzearren Gaztelako Felipe II.arekin negoziatzen saiatu zen, baina alferrikakoa izan zen. Bi seme-alaba izan zituen: Katalina, eta Frantziako errege izango zen Enrike III.a.
Atzera