Louvre

Parisko jauregia eta Frantziako museo nagusia, Senaren ertzean. Felipe Augustok eraikiarazi zuen gotorlekua izateko (1204), eta errege-egoitza bihurtu zen Karlos V.aren garaian (1364-80). Errege-gortea Versaillesko jauregira aldatu zenean, bihurtu zuten museo (1791). Munduko jauregirik handiena da eta arkitektura-estilo desberdinak biltzen ditu, Errenazimentukoak eta Frantziako klasizismokoak batez ere. Museoak zazpi sail ditu (Ekialdeko antigoaleko objektuak; Egiptoko antzinateko objektuak; Antzinateko objektu greko eta erromatarrak; Pintura; Eskultura; Arte-objektuak; Diseinua) eta munduko arte-bilduma oparoenetakoa da. 1981ean egindako eraberritzea (Finantza-ministerioaren lekualdaketa, lurpeko galeriak eta beirazko piramideen eraikuntza) Ming Pei arkitektoaren obra da.



Atzera