Mendiburu Miranda, Remigio
Eskultore gipuzkoarra (Hondarribia, 1931-90). Madrilgo San Fernando Akademian eta Bartzelonako San Jorge Akademian egin zituen ikasketak. Bartzelonan garaiko artista eta intelektualekin harremanak izan zituen (Tˆpies, Mir-, Portabella, Brossa, Guinovart). Parisera joan eta informalismoaren oinarriak ezagutu zituen (1958). Gipuzkoako Gaur artista-taldearen sortzaileetarikoa izan zen (1966). Erakusketa askotan parte hartu zuen Madril, Bartzelona, Vigo, Donostia, Hondarribia, Tenerife, Mexiko, Venezia, Basilea eta Parisen, eta hainbat sari jaso zituen. Zura erabili zuen gehienbat, baina baita harria eta metalak ere. Oro har, enborren forma naturala errespetaturik egin zituen eskulturak; polikromia oso gutxi erabili zuen. Elkar korapilatutako enbor handietan esperientzia totemikoak, arbasoengan sustraituak, landu zituen. Metal eta harrizko eskulturekin, berriz, elkarri lotutako irudi geometrikoak egiten zituen. Bere obrak museo eta eraikin askotan daude (Kutxak Donostian duen egoitza nagusiko atariko zurezko murala, 1976-77; Enborbarru; Lagar; Dunbots; Sugar; Gizaki batentzat odol-zigorra; Arri biur; Txalaparta).
Atzera