mir
(ers.zko hitza) iz. HIST. 1. Errusian, nekazarien arazoez arduratzen zen biltzarra. 2. Nekazari-taldea bera.
Bi ezaugarri nagusi zituen mir-ak: lurren jabetza komuna eta lurren aldizkako banaketa. Garai batean, herri eslaviar guztietan ezagutu ziren horrelako komunitateak, baina Errusian 1917ko iraultza arte iraun zuten, nekazariek ezin zituztelako beren lurrak utzi. Mir-ek ez zuten berez gizarte-egitura hausten eta 1917ko iraultzak deuseztatu zituen, feudalismoaren arrasto guztiekin batera.
Atzera