Montenegro

serbokroazieraz Crna Gora. Jugoslaviako errepublikarik txikiena; 13.812 km2 eta 600.000 bizt. Hbru. Pogdorica. Eskualde menditsua (Dinariar Alpeak).
Historia. Erromatar inperioaren garaian, Iliriako prob.ko zatia zen Montenegro. VII. m.an eslaviarrek hartu zuten eta IX.enean, Zeta izeneko estatu independentea izan zen. XIII-XIV. m.: erresuma serbiarrera bildu zen. 1360-1479: independente izan zen. 1479-1878: otomandarren menpe geratu zen. Pedro I.a (1782-1830), Pedro II.a (1830-51), Danilo I.a (1851-60) eta Nikolas I.a (1860-1918) printzeekin Montenegro estatu moderno bilakatu zen. Nikolas I.ak turkiarrak garaitu zituen (1875) eta Berlingo kongresuak Montenegroren independentzia onartzea lortu zuen (1878). 1918: Serbiarekin bat egin zuen. 1945: Jugoslaviako errepublika bilakatu zen. 1992: Jugoslavia desegin zenean (Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Mazedonia errepublikek independentzia aldarrikatu ondoren) Montenegro Serbiarekin federatu zen, baina ez zuten nazioarteko onarpenik izan 1995 arte (Daytongo bake-ituna).




Atzera