Naiara

gazt. Nájera. Errioxako herria; 6.200 bizt. Santa Maria monasterioko errege-eliza gotikoan (XV. m.), Blanka Nafarroakoaren harrizko hilobi erromanikoa (XII. m.) eta Diego López de Haro eta haren emaztearen hilobiak (XIII. m.). Kristauen eta musulmanen arteko muga-hiria izan zen. 923-1076 bitartean, Nafarroako erresumaren menpe egon zen, eta Nafarroako errege-erreginen egoitza izatera ere iritsi zen. Antso III.a Gartzes Nagusia eta Gartzia III.a Santxez Naiarakoarekin sortu zen Naiarako forua, Alfontso VI.a Gaztelakoak berretsi zuena.



Atzera