Rodas
Greziako uhartea, Dodekanesoko HE-an, artxipelagoko handiena; 1.400 km2 eta 67.000 bizt. Hbru. Rodas (41.400 bizt.). Argosko dorioek uhartea inbaditu eta lehen hiriak sortu zituzten (K.a. 1100-1000). Pixkanaka koloniak fundatu zituzten Sizilian, Iberiar penintsulan, Italian eta Asia Txikian eta Egipto eta Feniziarekin merkataritza-harremanak izan zituzten. K.a. 408: Hipodamo Miletokoak Rodas hbru. gotortua eraiki zuen. K.a. 323: mazedoniarrak egotzi ondoren Egiptorekin aliatu zen. Itsas armada indartu eta gune intelektual eta artistiko nagusi bihurtu zen. K.a. II. m.: Erromatar inperioaren menpe geratu zen. 653-58 eta 717-18 bitartean musulmanen esku egon zen. 1309: San Joan Jerusalemgoaren Ordena ostalaria kokatu zen eta Rodas hiria gotortu egin zuten turkiarren erasoetatik babestearren; merkataritza biziki garatu zen orduan. 1522: setio luzearen ondoren, turkiarren esku geratu zen. 1912: Italiak bereganatu zuen eta 1947an Greziak eskuratu zuen.
Atzera