Suabia

al. Schwabenland. Alemaniako HM-ko eskualde historikoa, Bavariako M-aren eta Baden-Württemberg-en artean. Hbru. Augsburg. Suabiako lehen biztanleak zeltak izan ziren, baina I. m.an sueboek konkistatu zuten. Gero, erromatarrek menperatu zutenean Retia prob. izan zen. Erdi Aroan, jaun feudal desberdinen esku egon zen; 1488-1533: Suabiako Liga handia osatu zuten. 1648: Westfaliako bakearen ondorioz desegin egin zen Suabiako dukerria.



Atzera