Württemberg
Alemaniako HM-ko antz.ko estatua, g.e. Baden-Württemberg land-ean. Suabiako dukerriari loturik egon ondoren, 1135ean konderri bilakatu zen eta 1495ean dukerri. 1520-99 bitartean Habsburg-ekoen eskuetan egon zen. Ondoren Inperio Sainduaren menpe gelditu zen eta 1648an, Westfaliako itunetan hala erabakita, printzerri independente bihurtu zen. 1815ean erresuma bilakatu zen, Germaniar Konfederazioaren barnean. 1871-1918 bitartean Alemaniako inperioaren zati izan zen. 1919an estatu libre bihurtu zen eta 1934an Hitler-ek III. Reich-ean sartu zuen. 1951n Alemaniako Errepublika Federalaren barnean geratu zen, Baden-Württemberg land-ean.
Atzera