Torquemada
Elizgizon espainolak. - Juan de (Valladolid, 1388 - Erroma, 1468). Domingotarra eta kardinala. Summa de Ecclesia teologi lanean botere pontifikalaren apologia egin zuen (1448-49). - Tomás de (Valladolid, 1420 - Ávila, 1498), aurrekoaren iloba. Errege-erregina Katolikoen aitor-entzulea izan zen. Iberiar penintsulako inkisidore nagusi egin zuten (1483) eta oso ospetsua izan zen bere gogortasunagatik; 15 urtez zuzendu zuen Inkisizioa eta ia 3.000 pertsonari ezarri zien heriotza-zigorra. Inkisizioaren gidaliburu bilakatuko zen Inkisidoreen jarraipideak idatzi zuen (1484).
Atzera