Toskana

Italiako I-ko eskualdea, Tirreniar itsasoaren eta Apeninoen artean, Arezzo, Florentzia, Grosseto, Livorno, Lucca, Massa-Carrara, Pisa, Pistoia eta Sienako prob.ek osatua; 22.992 km2 eta 3.561.000 bizt. Hbru. Florentzia. Klima mediterranearra. Nekazaritza (garia, mahastiak, barazkiak). Meatzaritza (burdina, Carrarako marmola). Munduko lehen zentral geotermikoa (Larderello). Industria (mekanikoa, altzarigintza, beiragintza, zapatagintza, jantzigintza). Florentzia, Pisa, Siena eta Luca turismo-gune garrantzitsuak dira. Toskana, Augusto enperadore erromatarrak izendatutako Italiako hamalau prob.etako bat izan zen. 1569an Toskanako dukerri handia sortu zen Medici familiaren gidaritzapean. 1800ean Napoleonek konkistatu zuen, baina 1814an berriro independente izan zen, Austriaren babespean hala ere. 1859an iraultzak Leopoldo II.a duke handia egotzi zuen, Piemonte eta Austriaren arteko gerran neutral izan zelako. 1860an Italiako erresuman sartzea erabaki zen erreferendumez. 1865-70 bitartean Florentzia Italiako hbru. izan zen.



Atzera