Transjordania
Ekialde Hurbileko antz.ko estatua, Jordan ibaitik E-ra. Basamortuak hartzen ditu lau aldeetatik hiru. Britainiarrek emirerri bat sortu zuten bertan 1921ean. Palestinako lurrak bereizi zituzten hartatik 1922an. 1946an erresuma bilakatu zen eta 1949an, Zisjordaniarekin batera, Jordaniako erresuma osatu zuen. 1967an israeldarrek okupatu zuten Zisjordania eta 1988an Jordaniako Hussein erregeak uko egin zion Zisjordaniaren administrazioari. Gaurko Jordania da antzinako Transjordania.
Atzera