Jordania
(arab. Al-Mamlakah al-Urdunnijah al-Hashimijah). Ekialde Hurbileko erresuma, Arabiako penintsularen IM-ko muturrean. Mugak: I-an Siria eta Libano; M-an Israel; H-an Saudi Arabia; E-an Irak eta Saudi Arabia. Jordan ibaia kokatzen den sakongunea eta inguruko muinoak dira erresumaren bihotza, bertan garatzen baita nekazaritza (garia, mahastiak eta olibondoak). Jordaniako E-ko lurralde idorrean artzaintza nomada da baliabide bakarra. Meatzaritza (fosfatoak eta potasak). Industria eskasa da. Petrolio-birfindegia. 1967ko gerran israeldarrek Zisjordania hartzeak kalte handia egin zion Jordaniako ekonomiari.
Historia. 1949: Jordaniako erresuma sortu zen, Transjordaniako erresuma hatxemia eta Zisjordania bat eginda. 1951: palestinar batek Abdulah erregea hil zuen. 1952: Aurrekoaren seme zen Hussein erregetu zuten. 1967: arabiar eta israeldarren arteko hirugarren gerran Israelek Ekialdeko Jerusalem eta Zisjordania okupatu zituen. Talde armatu palestinar batek erregearen boterearen kontra egin zuen. 1970: armadak, palestinarrak Siria eta Libanora egotzi zituen. 1978: Israelek eta Egiptok Camp David-eko itunak sinatu ondoren, Jordania eta palestinarrak hurbildu egin ziren. 1980: Irak eta Iranen arteko gerran, Iraken alde jokatu zuen. 1988: Hussein erregeak Zisjordaniarekin zituen administrazio-loturak hautsi zituen. 1990: Golkoko gerran neutrala izan arren Iraken aldeko jarrera erakutsi zuen. 1991: pluralismoa onartu zen. 1994: Jordaniak bake-ituna sinatu zuen Israelekin.
Atzera