Abdulah

(Meka, 1882 - Jerusalem, 1951). Transjordaniako emirra (1921-49) eta Jordaniako erregea (1949-51). Britainia Handiak lagunduta Transjordania, Palestina, Siria eta Libano bilduko zituen estatua sortu nahi izan zuen (1944), baina estatu arabiarren eta SESBren oposizioarekin, atzera egin zuen. Erresuma Batuarekin sinatutako akordioari esker, Transjordaniako errege izendatu zuten (1946). Jordaniako erresuma hatxemi bihurtu (1949) eta Transjordania eta Palestina arabiarreko zati bat anexionatu zituen (1950). Palestinarrek traidoretzat hartu eta hil egin zuten.



Atzera