Veda

(pl.) Hinduismoaren oinarriak idatzita dauden eta errebelatutzat hartzen diren liburuen bilduma. Lehen liburuak lau bilduma edo samhita dira (Rigveda, Samaveda, Jajurveda eta Atarvaveda) eta bereziki opari-eskaintza dute ardatz. Berauek dira jatorrizko Vedak, vedismo izeneko hinduismoaren tradiziozko oinarria osatzen dutenak. Erritualismoaren kontrako eta erlijio barnerakoi eta espiritualagoaren aldeko erreakzioa ondoren idatzitako eta errebelatutzat hartzen diren Brahmana, Araniaka eta Upanisad liburuetan agertzen da. Liburu zaharrenak K.a. 1500-1200 urte bitartekoak direla uste da eta ahoz aho transmititu ziren, IX. m.tik aurrera idazten hasi ziren arte. Vedak sanskrito zaharrean edo vedikoan idatzita daude.



Atzera