Zapata, Emiliano
Iraultzaile mexikarra (Anenecuilco, Morelos, 1879 - Chinameca, Morelos, 1919). Ayala eskualdeko lurren defentsa-batzarreko lehendakari izendatu zuten (1909). Lurjabeen lurrak hartu eta nekazarien artean banatu zituen. Berehala, Mexikoko hegoaldeko mugimendu iraultzaileko buru bilakatu zen (1911). "Lurra eta askatasuna" lemapean, nekazal erreforma antolatu eta bultzatu zuen. Pancho Villarekin aliatu zen (1914), eta ia Morelos estatu osoa bere menpe izan zuen, baina Zapata-Villa aliantza hautsi egin zen. Villa I-an garaitu zuten eta Zapatak ezin izan zuen iraultza Morelostik kanpora zabaldu. Segada batean hil zuten. Bere ideia politiko nagusiak Errepublikako Iraultzaile eta Langileei (1918) manifestuan bildu zituen.
Atzera