alergia

iz. 1. MED. Organismoak agente edo alergeno baten aurrean duen erreakzio anormala eta gehiegizkoa, agente horrekiko oso sentikorra delako. 2. (hed.) Zerbait edo norbait jasateko ezintasuna; ikusiezina, etsaigo instintiboa.
Alergi erreakzioak sarritan alergenoarekin kontaktuan egon ondoren sortzen badira ere, kasu batzuetan lehen kontaktuan agertzen dira. Urtikaria, asma edo ekzema dira talde honetakoak. Alergia bi motatakoa izan daiteke: batetik humorala, odolean antigorputzak agertzearekin lotua (botikek sortarazitako urtikarien kasua, esaterako) eta bestetik, ehun-alergiak edo tisularrak antigorputzak ehun batean edo bestean finkatuta daudenekoa (ekzeman, esaterako). Badaude arnas alergiak (asma), larruazalekoak (urtikaria, ekzemak), hainbat erreakzio alergiko (bihotzekoak, nerbiosoak, digestiokoak, etab.) eta baita botika batzuekiko alergiak ere.




Atzera