aterinido
iz. eta izond. ZOOL. Osteiktieen klaseko zenbait arrainez esaten da. 70 cm-rainoko tamaina, bi bular-hegats, eta gorputzaren alde bakoitzean kokatutako zilar-koloreko marra bana dauzkate. Eskualde bero eta epeletako ur gezatan edo itsasertzetan bizi dira eta bere baitan abixoiak hartzen dituen Atherinidae familia osatzen dute.
Atzera