auzi
iz. 1. Edozein arazo edo jardun eztabaidagarri. Auzi handiak dituzte gai honetan jakintsuek. 2. ZUZ. Epaile batek erabaki behar duen arazo eztabaidatua. Norbaiti auzia ipini. Auzitan sartu, ibili. Auzitara joan, jo. • auzi-epaile. Epailea. || auzi-gela. 1. Auzia erabakitzen den aretoa. 2. Ik. sala. || auzi-ihes. ZUZ. Epailearen aurrean azaltzen ez den auzipetuaren egoera prozesala. || auzi-uzte. ZUZ. Auzilariak bere borondatez auziari uko egitea. • AUZI-MAUZIAK. Ez da egoki gurasoei dagokien auzi-mauzietan haurrak tarteko ibiltzea. || AUZI(A) EMAN (norbaiti). Auzia ipini; borrokatu.
Atzera