bagina

iz. ANAT. Umetokitik bulbara doan hodia. Pareta muskuluzkoa eta mukosoa da.
Emakumezkoaren baginak forma zilindriko eta luzexka du. Pelbisaren behealdean, ondestearen aurrean eta gernu-maskuri eta uretraren atzean kokatua dago. Goialdeko muturrean umetoki-lepoa du eta behealdekoan bulbaren bestibuluarekin bat egiten du. Kopulaziorako organoa da eta paper garrantzitsua du erditze-unean.
Ugaztunetan, barrunbe urogenitalean hasi eta Müllerren hodien atzealdeak eratzen du bagina. Haien arteko espezie batzuek (monotrematuek) ez dute berezitua eta barrunbe urogenitalak hartzen du zakila kopulazioan. Martsupialioek bi bagina dituzte; espezie batzuetan biek zati batean bat egiten dute erditzeko unean.
baginal




Atzera