batu (ad.)
1. da ad. Pertsona bi edo gehiago toki berean gertatu, topo egin; elkartu, bildu (askotan nori eta norekin kasuez). Herriko plazan batuko gara. Lagun txarrarekin ez batu. Siriarrei jendetza handia batu zitzaien. 2. du ad. Sakabanaturik zeudenak elkarren ondoan edo multzoa osatzen dutela jarri; zerbait egiteko bereziki antolatu diren gauzak berriro bere tokian gorde eta hondakinak bota. Batek egurrak batu eta su egin dezala. Mahaia batu. 3. du ad. Bi gauza edo gehiagori dagokionez, bat egin, elkarrekin ezarri; batasuna osatu. Bi ohol batu. Leon eta Gaztelako erresumak 1230ean batu ziren. 4. du ad. Zerbait material batez (paperez, ehunez, plastikoz, etab.ez) inguratuz estali. Oihaltxo garbi batzuetan batu zuen. 5. da ad. (nora kasuarekin) Joan, sartu. Etxera batu. 6. du ad. Esnea eraitsi. Ahuntzak batuak daude. Esneak batutakoan afalduko dugu. 7. du ad. MAT. Batuketa egin.
Atzera