begetatibo

izond. BIOL. 1. Gorputzaren barne-homeostasia (arnasketa, zirkulazioa, digestio, etab.) mantentzen duten funtzio biologikoez esaten da. Funtzio hauek organismoa bizirik mantentzeko oinarrizkoak dira eta nerbio-sistema begetatiboak erregulatzen ditu. 2. Funtzio begetatiboek soilik jarduteari dagokiona. Egoera begetatiboa. Bizitza begetatiboa. • aparatu begetatibo. Landareetan elikaduraz, eta ez ugalketaz, arduratzen diren zatiak. || polo begetatibo. Arrautza telolezitoan, biteloa duen poloa. || ugalketa begetatibo. Ugal-aparatuak parte hartu gabe burutzen dena.



Atzera