bonba
iz. 1. Lehergaiz betetako jaurtigai metalikoa, lehertarazteko dispositibo detonatzaile bat duena. Gaur egun hegazkinetatik jaurtitzen direnez esaten da bereziki. 2. (hed.) Nonbait jarri edo eskuz jaurtitzen den edozein lehergailu. Aireportuan bonba jarri dute. 3. Ik. ponpa. • bonba bolkaniko. Sumendiak jaurtitako eta airean solidotutako laba-puska. || bonba nuklear. Atomo-nukleoen fusio- edo fisio-erreakzioetan askatzen den energia erabiltzen duena. Hiru mota daude: fisio-bonba edo bonba atomikoa (A); hidrogeno-bonba edo bonba termonuklearra (H) eta neutroi-bonba. || bonba su-eragile. Lehertzeko unean sua eragiten duen substantziaz hornitutako bonba.
Atzera