eragin (ad.)

1. dio ad. Zerbait egitera bultzatu. Aberriaganako maitasunak eragiten dio bere lanean. 2. dio ad. Mugitu, mugiarazi. Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. Buruari eraginez ezetz esan. 3. dio ad. Eginen bidezko aditz elkartuen aditz erazlea osatzeko aditza. Negar eragin zidan. 4. dio ad. Zerbaiti ekin. Goldeaz eragiten diote gero sakonetik lurrari. 5. du ad. Gertarazi, berekin halako ondorioa ekarri. Petrolioa garestitzeak krisi ekonomiko handia eragin du. Tabakoak eragindako gaixotasunak. Musika horrek eragin zion bihotz-zirrara. 6. du ad. Eginarazi. Jauregi bat eragin zuen hiri hartan.



Atzera