erbinude
iz. ZOOL. Mustelidoen familiako ugaztun karniboro txikia, gorputz luze eta liraina duena. Ilajea oso leuna eta arrea du bizkarraldean, eta zuria sabelaldean. Gautarra da, eta Europa, Asia eta Afrikan bizi da (Mustela nivalis). • erbinude zuri. Erbinudearen antzeko ugaztuna, hura baino handiagoa dena. Bere ilajea, oso preziatua, arrea da udan eta erabat zuri bihurtzen da neguan. Isatsaren muturra beltza duelako bereizten da erbinude arruntetik (Mustela erminea).
Atzera