eski
iz. 1. Elur gainean eta ur gainean labaintzeko erabiltzen diren xafla luze eta estuetako bakoitza, zurez, material metalikoz edo sintetikoz egina. 2. Tresna horretaz baliatuz egiten den kirola. • KIR. eski alpino. Eski finkoekin aldapan behera hartarako bereziki prestatutako estazioetan egiten den eski-mota. || eski nautiko. Abiadura handiko ontzi bati soka batez loturik eskiekin ur gainean egiten den eski-mota. || eski nordiko. Eski-jauzia, iraupen-eskia eta biatloia biltzen dituen kirol-diziplina. || eski-estazio. Eskia praktikatzeko bereziki prestatutako ingurunea eta instalazio-multzoa. || iraupen-eski. Oinari ibiltzeko jokoa egiteko aukera ematen dioten alpinokoak eta mendikoak baino eski estuagoen gainean egiten den eski-mota. || mendiko eski. Alpinokoen eta iraupenekoen konbinazioa diren eskiekin, eski-estazioetatik kanpo, maldan gora zein behera egiten den eski-mota.
Atzera