eszitiar

adj. eta iz. Antzinako Eszitian bizi zen herri bateko kidea; herri horri dagokiona.
K.a. XII. mendean eszitiarrak Danubio eta Don ibaien arteko lurraldeetan finkatu ziren. Zaldun eta gerlari bikainak ziren. K.a. VIII. mendearen amaieran zimeriarrekin bat egin eta Urartun, Asirian eta mediarren lurraldean sartu ziren, eta hurrengo mendearen amaieran berriro ere atzera egin eta Itsaso Beltzetik iparraldeko lurraldeetan finkatu ziren. K.a. VI. mendetik IV. mendera bitartean alboan bizi ziren akemenestarrek beren menpean hartu zituzten. Garai horretan interes handiko artea garatu zuten eszitiarrek eurasiar estepa osoan. K.a. IV. mendean ekialdetik etorri ziren sarmaziarrak Ukrainako estepan finkatu ziren. Orduan, eszitiar-talde bat Dobruja inguruan kokatu zen, eta han traziarrekin nahasi ziren; sarmaziarren arteko beste talde batek Ukrainako sarmaziar-eszitiarrak menperatu zituen eta Krimean eratutako erresuma eszitiarraren buruzagitza bere gain hartu zuen. K.a. II. mendean godoek suntsitu zuten eszitiarren erresuma.




Atzera