etiketa
iz. 1. Liskarra, errieta. Borrokan eta etiketan ari direla beti. 2. Salgai bati bere osagai, neurri, prezio eta bestelako zenbait daturen berri emateko ipintzen zaion paper- edo txartel-antzekoa. 3. Ekintza ofizial edo handitasunezkoetan bete beharreko arau-multzoa; horrelako arauak betetzeari dagokiona. Etiketa-jantzia. 4. (hed.) Norbait ideologia, talde politiko edo profesional jakin bateko partaidetzat jotzen dela adierazten duen kalifikazioa. 5. INFORM. Programetan agindu bati edo agindu-multzo bati erreferentzia egiteko erabiltzen den izen sinbolikoa. 6. INFORM. Zinta magnetikoen hasieran grabatzen den informazioa, edukiari buruzko zehaztasunak (fitxategien luzera, antolamendu fisikoa, etab.) ematen dituena.
Atzera