gabe 1

1. Aurretik duen hitzak adierazten duenaren eza gertatzen den egoeran edo moduan (aurretik izen-sintagma mugagabea, honek askotan -ik kasu-atzizkia hartzen duela, edo mugatua har dezake; aditza era burutuan hartu behar du eta delako era burutua izanen bidez gauzatzen denean izan hori ezabatu egiten da gehienetan; gabedun perpausak ezezkoak direnez, inor, ezer etab. erabiltzen dira norbait, zerbait, etab.en ordez; izen-sintagma edo aditzaren era burutuaren ondoren, mugatuan deklina daiteke). Dirurik gabe. Eskatu nion aldizkaria gabe etorri da. Nahi gabe egin du. Inork hitzik atera gabe. Gau eder eta aukerakoa, parerik gabea! Eta sei maindire, batere erabili gabeak. 2. Baino lehen (denbora-esapideetan). Igandea gabe ikusi behar dut. Berehala behar dugu, gerora gabe. 3. Beharrean, ordez. Guk "berba" gabe, "hitz" esaten dugu. Telebista aurrean hainbeste denbora eman gabe, hobe musika entzungo bazenu. • URRUTI GABE. Ez urruti. Bordeletik urruti gabe.



Atzera