ganbera
1. (Ipar.) Gela. Ostatu horretan ganbera bat hartuko dut gau honetarako. 2. EKON. Talde jakin bat ordezkatu eta honen interesak babesten dituen korporazio-erakundea. Merkataritza-ganbera. 3. POL. Kide-kopuru handia duen organo kolektiboa, eztabaida batean estatuko biztanleak ordezkatzea eta legeak onartzea helburu duena. Diputatuen ganbera. beheko ganbera. POL. Ganberabiko sisteman, ganberetako bat, historikoki herriak goiko ganberaren aldean kontrolatuagoa izan duena; gaur egun, biztanleek hautatutako kidez osatzen da eta bere funtzio nagusia legeak onartzea da. || ganbera-musika. MUS. Jatorrian, gela batean jotzeko konposatutako musika eta beraz, musika erlijiosoari eta antzerkirako musikari kontrajarria; bereziki, musikari-talde txiki batek entzule gutxi batzuen aurrean jotzekoa. || ganbera-orkestra. Ik. orkestra. || goiko ganbera. POL. Ganberabiko sisteman, ganberetako bat. Jatorriz (esate baterako, Erresuma Batuan), nobleziak kontrolatua izaten zen; gaur egun ordea, estatu gehienetan biztanleek zuzenean hautatzen dituzte bertako kideak, eta eskuarki legeen bigarren irakurketa eta haiei buruzko ohar eta iruzkinak egiten ditu.
Atzera