gider
iz. 1. Eskuaz erabiltzen diren lanabes eta hainbat tresnak haiei eusteko izaten duten zati luze eta estua. Sardearen, aizkoraren giderra. Ganibet-giderra. 2. (hed.) Zerbait erabiltzeko, gidatzeko edo kontrolatzeko ahalmena, boterea. Etxaldearen giderrak utzi dizkiote. 3. MUS. Zenbait hari-instrumenturen (biolin, gitarra, etab.en) pieza luze eta estua. Zurezko gainazal batek (diapasoiak) estaltzen du, eta hariak honen gainetik teinkaturik jartzen dira.
Atzera