hemisferio

iz. 1. Lurraren, astro esferoidalen, nahiz zeru-esfera baten bi erdietako bakoitza, bi zatiak plano diametral batek (bereziki ekuatoreak) banatzen dituela. 2. ANAT. Zerebro edo zerebeloaren bi erdietako bakoitza. • Magdeburg-eko hemisferioak. FIS. Presio atmosferikoa frogatzeko tresna. Metalezko bi esferaerdi huts dira; aurrez aurre jarrita esfera osatzen dute, eta ondoren, barneko airea atera eta hutsa egiten da (horrela osatutako esfera soilik kanpo-presioaren eraginpean dagoenez, esferaerdiak banandu ahal izateko indar handia behar izaten da).



Atzera