ibili (ad.)

1. da ad. Gorputzaren zatiren batek beti lurra ukitzen duela higitu. Oinez ibili. Herrestaka ibili. Zutik ibili. 2. da ad. Toki batetik beste batera higitu. Zaldiz ibili. Itsasoz ibili. 3. da ad. Aritu, jardun, bereziki higituz; orduan orduko egoera batean egon. Ez gara alferretan ibili, gurea atera dugu. Beti borrokan ibili gabe. 4. da ad. Funtzionatu. Erloju hori ez dabil. 5. da ad. (Ipar.) Norabait maiz joan. Elizara ibili. 6. da ad. Gertatu. Mundu zabalean zer zebilen jakin nahi zuten. 7. du ad. (herr.) Erabili. Bere bizitza osoan txapela ibili zuen aitonak. • AHOTAN IBILI. Aipatua izan. || ARGI IBILI. Adi izan. || -EKIN IBILI. Halakoa, neska-laguna, mutil-laguna edo laguna izan. Askorekin ibili ondoren mutilzahar gelditu da.



Atzera