imitazio
iz. 1. Objektu edo obra baten, bereziki balio handikoa denaren, itxura bera duen beste bat artifizialki birsortzea; sortzen den objektu edo obra bera. Diamantearen imitazioa. Imitaziozko perlak. 2. Zerbait edo norbait eredutzat hartuz eginikoa. Kristoren imitazioa. 3. Ikuskizunetan, sona handiko pertsona baten hizkera, keinu, janzkera, etab. ahalik eta berdintsuen plazaratzean datzan ekintza eta ikuskaria. 4. MUS. Kontrapuntuan, motibo labur bat errepikatzea. Kanon eta fugaren funtsa da.
Atzera