integral

1. izond. Dagozkion osagai, alderdi edo fase guztiak bere baitan biltzen dituena. Siderurgia integrala. 2. izond. MAT. Integralari dagokiona. Kalkulu integrala. 3. iz. MAT. Funtzio jakin bat izanik, deribazioz hura sortzen duen beste funtzioa. º ikurraz adierazten da. F(x) funtzioa f(x) funtzioaren integrala da, baldin F'(x) = f(x) betetzen bada: F(x) = º f(x) dx. Oro har, azalerak, bolumenak, kurben luzerak, grabitate-zentroak eta inertzi momentuak kalkulatzeko erabiltzen dira. • integral inpropio. Integrakizuna edo funtzioa integratu behar den aldagaiaren balio-bitartea bornatua ez den integrala. || integral mugagabe. Aldagaiaren balio-bitarte jakin bati lotzen ez zaion integrala. Infinitu emaitza daude beti, baina bi emaitzaren arteko diferentzia konstantea da betiere. || integral mugatu edo Riemann-en integral. Aldagaiaren balio-bitarte jakin baten barruan kalkulatutako integrala. Azalera eta bolumenak kalkulatzeko erabiltzen da batik bat.



Atzera