ireki (ad.)
du ad. 1. Norabait sartzea edo bertatik irtetea eragozten duena higitu edo kendu. Atea ireki. 2. Zerbaiten barnealdea agerian, irispidean edo kanpoaldearekin harremanak izateko moduan jarri. Botila ireki. Begiak ireki. 3. Denda, lantegi, zerbitzu publiko, etab.ek publikoari ateak zabaldu. Kiroldegia 8etan irekitzen dute. 4. Objektu baten osagai higikorrak elkarrengandik urrundu, hedadura handiagoa izan dezan. Aterkia ireki. 5. Irekidura bat egin. Ildoa, zulo bat ireki. 6. Heltzeko, aurreratzeko, harremanetan jartzeko bide bat sortu edo erabiltzen utzi. Ulerbide bat ireki. 7. Bezeroak hartzen dituen etxe bat sortu. Ikastola berri bat ireki dute hirian.
Atzera