itxi, itxi, ixten
1. du ad. Norabait sartzea edo bertatik irtetea eragozten duen zerbait higitu edo jarri. Atea itxi. 2. du ad. Zerbaiten barnealdea ikustea, bertara iristea edo kanpoaldearekin harremanak izatea galarazi. Liburua itxi. 3. du ad. Denda, lantegi, zerbitzu publiko, etab.ek publikorik ez hartzeko egoera hartu. Liburutegia arratseko 8etan ixten dute. 4. du ad. Osagai higikorrak elkarrengana hurbildu, haien arteko tarterik utzi gabe. 5. du ad. Heltzeko, aurreratzeko, harremanetan jartzeko bide bat deuseztatu edo erabiltzea eragotzi. Poliziak ihesbidea itxi zion. 6. du ad. Enpresa edo lantegi batek produzitzeari edota zerbitzuak eskaintzeari behin-betirako utzi. Siderurgi arloko enpresa asko itxi dituzte Euskal Herrian. 7. du ad. Muga jarri, amaiera eman. Uztailaren bukaeran ixten da epea. 8. da ad. Norbaitek bere burua leku itxi batean sartu edo gorde. Parisko monasterio batean itxi zen.
Atzera