korapilo

iz. 1. Bi hari, lokarri edo bestelako gorputz malguz, edo baten bi zatiz, egiten den lotura. 2. (hed.) Kezka nahasia; arazo edo auzi baten zailtasun edo eragozpen nagusia edo larriena. 3. Literatur lan edo film batean, askaera nolakoa izango den jakiteko irakurle edo ikuslearen aditasuna bereziki erakartzen duten gertaera eta ekintzen multzoa. Film bat egiteko besterik ere behar da: korapiloa, "istilua". 4. ERAIK. Habe eta tirantez osatutako egitura edo bilbadura batean, bi pieza edo gehiago elkartzen diren puntua. 5. ITSAS. Nabigazioan erabiltzen den abiadura-unitatea, 1.852 m/h-ren baliokidea (itsas milia bat orduko, alegia).



Atzera