monitore

iz. 1. Argi edo soinu bidezko gailua, edota aparatu edo instalazio baten funtzionamendua distantziara kontrolatzeko den tresna-multzoa, eta neurtzen den magnituderen baten aurrez ezarritako gehienezko eta gutxienezko maila igarotzen direnean alarma-seinalea ematen duena. 2. Zenbait kirol eta ekintza irakasten duen pertsona. 3. INFORM. Ordenadore baten sistema eragilearen zati den kontrol-programa. 4. INFORM. Informazioa erakusteko erabiltzen den irteerako periferikoa, pantaila. 5. MED. Fenomeno fisiologikoak erregistratu eta arazoren bat azaldu bezain laster ohartarazten duen aparatu elektronikoa, erreanimazioan eta ardura intentsiboen unitatean erabilia. 6. PEDAG. Hizkuntz ikaslearen barne-sistemaren atala, bere hizkuntz ekoizpena kontzienteki gainbegiratu eta kontrolatzen duena.



Atzera