prestamero

iz. HIST. 1. Ricohombreetako baten basailu izanik, harengandik lurrak eskuratzen zituen infantzoi edo zalduna, haren ordez goberna eta administra zitzan. 2. XI-XII. m.etako Nafarroako, Aragoiko eta Gaztela eta Leongo erresumetako pertsonaia publikoa, eskualdeen, gotorlekuen eta herriguneen gobernua zuena. Bizkaian, XIII, XIV eta XV. m.etan Jaunaren ordezkari nagusia zen eta prestamero nagusi esaten zitzaion. Korregidorea bere postua hartzen joan zenez, aginpidea galdu zuen eta merioaren mailako bihurtu zen.



Atzera