sorgin

1. iz. Naturaz gaindiko indarrak erabiliz magiazko erritoak burutzen dituen pertsona; kristautasunaren ikuspegitik, deabruaren laguntza edo eragin gaiztoa duen pertsona. 2. iz. eta izond. Emakumezko zahar, zarpail edo gaiztoa. Gure auzoan bizi den atso sorgin bat. 3. izond. Liluragarria, guztiz erakargarria, aztia. Hau bai ume sorgina! Laztanka jango nuke! 4. iz. MIT. Euskal mitologiako jeinu gaiztoa, Mariren esanera dagoen numena. • sorgin-afari. Gauerdi inguruan eginiko afaria. || sorgin-belar. Hainbat propietate haluzinogeno, pozoigarri, etab. dituzten belarrei (belaiki, txikori belar, etab.i) eman izan zaien izena. || sorgin-ehiza. 1. Sorginen aurka eginiko jazarpena, bereziki Europako mendebaldean 1480-1520 eta 1580-1670 bitartean egin zena. 2. (hed.) Agintaritzak talde disidenteen kontra burututako jazarpena, bereziki EEBBetan 1952-54 bitartean McCarthy senadoreak bultzaturik komunisten aurka egin zena. || sorgin-gosari. Gauerdiaren ondoren egiten den otordua. || sorgin-guraize. (pl.) Bata bestearekin giltzaturiko hagez eginiko guraize-modukoa; eskuz eragindako piezek besteei eragiten die, tresna osoa luzatuz. Zuberoako maskaradako gathusainak darabilen tresna da. || sorgin-gurpil. Gurpil zoroa. || sorgin-haize. Haize-zurrunbiloa.



Atzera