sulfuriko

izond. KIM. azido sulfuriko. Sufretik deribatutako azido oxigenatua H2SO4 formula duena. Likido dentsoa, kolorgea, olio-itxurakoa eta korrosiboa da. Ongarriak, pigmentuak, botikak, lehergaiak, detergenteak prestatzeko eta petrolioaren errefinaketan eta hainbat prozesu metalurgikotan erabiltzen da.
Azido sulfurikoa likido dentsoa, kolorgea, olio-itxurakoa eta korrosiboa da. Industrian ura eta sufre(VI) oxidoa erreakzionaraziz prestatzen da. Bi metodo nagusi daude: ukipen-prozesua eta berun-kamararen prozesua. Ukipen-prozesuan sufrea edo sufrea duten mineralak erre egiten dira sufre(IV) oxidoa lortzeko. Ostean, oxidoa eta oxigenoa katalizatzaile bero batean zehar pasarazten dira sufre(VI) oxidoa sintetizatzeko. Honek azkenik urarekin erreakzionatzen du azido sulfurikoa emanez. Berun-kamararen prozesuan azido sulfurikoa sufre(IV) oxidoa aire hezez oxidatuz sintetizatzen da.
Oso azido bortitza da eta disoluzioan guztiz ionizatzen da. Oxidatzaile indartsua izateaz gain, oso deshidratatzaile bortitza da. Adibidez paper edo azukrearen moduko konposatu organikoak kiskali egiten ditu ikatz-itxurako hondakina utziz.
Ongarrigaiak, pigmentuak, botikak, lehergaiak, detergenteak prestatzeko eta petrolioaren errefinaketan eta hainbat prozesu metalurgikotan erabiltzen da.




Atzera