tuareg

1. iz. eta izond. Aljeria, Libia, Niger eta Maliko saharar eskualdeetan bizi den herri berbere nomada bateko kidea; herri horri dagokiena. Zortzi konfederaziotan eratu ziren eta bizimodu nomada eta gerlariari esker, kolonizazioari denbora luzez aurre egin ahal izan zioten. 2. iz. Tuareg-ek hitz egiten duten hizkuntza berberea.
Tuareg-ak Aljeria, Libia, Niger eta Maliko saharar eskualdeetan bizi dira. Zortzi konfederaziotan eratu ziren eta bizimodu nomada eta gerlariari esker, kolonizazioari denbora luzez aurre egin ahal izan zioten. Beren gizarte-antolaketa, gainerako herri berbere eta arabiar beduinoena ez bezala, matrilineala da. Oso islamdartuta dauden arren, ezaugarri bereziak gorde dituzte: ezkontza monogamoa da eta emakumeek askatasun-maila eta estatus handia dute.




Atzera