tupi
iz. eta izond. Paraguai eta Paraná ibaien arteko eskualde hegoamerikarrean bizi den tribu amerindiar bateko kidea; tribu horri dagokiona.
Tupiak jatorriz Paraguai eta Paraná ibaien arteko eskualdekoak dira, baina nabigatzaile trebeak izanik, kolonoak iritsi zirenean Amazonasen barrena hegoalderantz joan ziren. Nekazariak, fruitu-biltzaileak, ehiztariak eta arrantzaleak dira batik bat. Beren oinarrizko unitate politikoa familia da eta klan patrilinealetan antolaturik daude. Gerrazaleak dira eta tribu honetako talde ugarik antropofagia praktikatzen du. Animistak dira eta oihaneko espirituak eta hildakoen arimak gurtzen dituzte. Gaixotasunak sendatzeko xamanak dituzte.
Atzera