upela

iz. Ardoa nahiz beste zenbait likido gordetzeko edo garraiatzeko erabiltzen den zurezko ontzi gerrizabala; bereziki 1.000 litrotik gorakoa. Zirkulu-formako zurezko bi taula paraleloz eta baten ertzetik bestearenera luzatzen diren eta burdin xaflazko uztaiez besarkatuta dauden ohol kurbatu ahurrez osatua dago. • upela elektrolitiko. KIM. Elektrolisia egiteko erabiltzen den ontzia, bi elektrodo (anodoa edo elektrodo positiboa, eta katodoa edo elektrodo negatiboa) eta energia elektrikozko kanpo-iturri bat dituena.



Atzera