urratu (ad.)
du ad. 1. Ehuna, papera, larrua, etab. puskatu. Soinekoa urratu. 2. Latz edo zorrotz den zerbaitek beste baten kontra higituz honen gainazala hondatu edo bertan azaleko markak egin. Urratu duzu azala. 3. Soroan lurra hautsi edo goldatu; lurra azaletik landu. 4. Eguna argitzen hasi. Egun berria urratu du. 5. Legea edo araua hautsi. Batzuek jaiak eta barauak urratzen dituzte. • BIDEA(K) URRATU. 1. Lurra ebakiz bideak egin. 2. (hed.) Jakintza-alor edo jarduera batean aitzindari izan, lehen lanak egin. || IRRIZ URRATU. (Ipar.) Barrez lehertu.
Atzera