xede

iz. (Ipar.) 1. Helburua, asmoa. Baiona da ene xedea. Ezkontzeko xedetan dira. 2. Muga. Badu itsasoak bere xedea, bere marra.xede berezietarako hizkuntz irakaskuntza. HEZK. Ikaslea komunikazio-mota jakinetan (adib., idazkera zientifikoan, merkataritza-harremanetan, etab.etan) trebatzea helburu duen irakaskuntza. || xede-hizkuntza. HIZKL. Itzulpen-teorian, itzultzekoa den testua zein hizkuntzatara itzuli behar den adierazten duen terminoa. • XEDE HARTU. Erabaki, deliberatu. Nekatuak baikinen, xede hartu genuen gau hartan hantxe landatzeko gure oihal-etxeak.



Atzera