zezenketa
iz. TAUROM. 1. Plazan zezenak edo bestelako behi-aziendak toreatuz egiten den ikuskizuna. 2. Behi-azienda ar edo eme gazteen suhartasuna neurtzeko ganadutegian egiten den saioa. 3. Ik. korrida.
Euskal Herrian zezenen lehen aztarnak historiaurrekoak dira. Izan ere, uroaren hezurrak eta irudiak aurkitu dira haitzuloetan, hala nola, Santimami-en, Galdamesko Arenazan, Altxerrin, Dordoinako Lascauxen, etab.en.
Zezen-festei dagokienean, lehen aipamena Alfontso I.a Borrokalariaren garaikoa da, Tuterari Sobrarbeko Forua eman ziotenekoa (1117); agiri horretan sokamuturra arautzen da. 1144an Errioxako Varea herrian zakurrekin zezen-festak egin ziren Nafarroako Gartzia IV.a Ramirez Berrezarlearen ezkontza ospatzeko. XII. m.aren bigarren erdian Gipuzkoako Soraluzen Nafarroako Antso Jakitunaren aurrean zakurrekin egindako zezen-festaren berri ematen duen agiria bada eta 1289an Baionan kaleetan zezen, idi eta betizuak korritzen zirela dioena ere bai.
Geroztik Euskal Herri osoan Erdi Aroan egindako zezen-festei buruzko berriak ugariagoak dira; azpimarratzekoak dira batez ere Nafarroako gortean Karlos II.aren eta Karlos III.aren agintaldietan antolatutakoak.
XVI. m.an ere Euskal Herri osoan zezen-festa ugari egin zen, nahiz eta Trentoko Kontzilioaren ondoren zezenetarako Elizaren debekuak izan. Iruņean indar handia hartu zuten entzierroek. Erriberatik ekarri ohi zituzten zezenak Ezkirotzera edo Gatzagara eta handik festa-egunean goizean Gazteluko plazaraino eramaten ziren.
XVII. m.an Euskal Herrian zaldizko toreaketak zerbait gora egin zuen bertako jauntxoen eskutik, baina oinezkoa izan zen nagusi. Aipatzekoak dira 1622an San I-azio Loiolakoa kanonizatu zutela eta, Azpeitian eta Azkoitian zaldiz eta oinez egindako zezen-festak.
Iru-eko sanferminetara toreatzaile batzuk ordainduta ekartzen zituzten eta horiez gain abenturaz joandakoek ere parte hartzen zuten plazan. Ordainduta joandako toreatzaile nafar batzuk honako hauek izan ziren: Frantzisko Milagro, Martin Ibiriku, Pedro Azparren, Joseph Tresobares. Mendearen amaieran bestetik, Korellako Martin Beaumont Ezkurra jauna (Santakarako markesa) ganaduzale gisa nabarmendu zen.
XVIII. m.an zaldizko zezenketak behera egin zuen. Euskal Herrian oinezko toreatzaile-koadrillak plazaz plaza ibili ziren eta mendea aurrera joan ahala toreatzaile andaluziarrekin lehia gogorra izan zuten. Agustin Yanguas, Pedro Billaba, Joan Arana, Migel Sagardoi, Bernardo Alcalde (Faltzesko Lizentziatua), Jose Billaba, Antonio Bermejo, Babil Locen, Martin Bassun (Nafarroa Beherean jaioa), Antonio Bassun Martintxo (aurrekoaren semea eta Zaragozako Farasdues herrian jaioa), Jose Kaparroso, Matias Serrano, Api-ani anaiak, Matias A-ezkar, Santiago Alargunsoro, Joan Antonio Azkarate, Joakin Antonio Lapuia, etab. dira aipagarriak.
Nafarroan ganaduzale famatuak izan ziren mende hartan: Isabel Virto, Antonio Lekunberri, Pedro Ximenez Tejada, Luis eta Migel Sesma, Frantzisko Xabier Gendulain, Ana Maria Biku-a eta Joakin Zalduendo.
XIX. mendean zezenketen antolaketan aldaketak izan ziren eta gaur egungo korriden antza hartu zuten. Batez ere mendearen erdiaz geroztik, herriko plazak utzi eta zezen-plaza biribilak egiten hasi ziren zezenak jokatzeko Bilbon, Iruņean, Donostian, Baionan,... Fama handia zuten Nafarroako ganaduzaleek; aipagarrienak honako hauek dira: Lizaso, Diaz, Zalduendo, Gendulain, Bermejo, Perez Laborda, Poyales, Karrikiri eta Espoz Mina. Toreatzaile famatuenak andaluziarrak izan ziren, baina Euskal Herriko batzuk ere ospe handia izan zuten, hala nola Antonio eta Jose Ituarte, Manuel Egaņa, Domingo Mendibil, Zozobarro anaiak, Luis eta Tomas Mazzantini, Antonio Perez Ostion, etab.
XX. m.aren hasierarako Euskal Herriko zezen-festak gaur egungoen modura nahikoa finkaturik zeuden, baina mendean zehar Nafarroako ganadutegi ospetsuek beren fama apurka-apurka galdu egin zuten, zezenak jendearen gustuko toreaketa egiteko biziegiak eta txikiegiak zirelako. Bestetik, Euskal Herri osoan, eta batez ere Bizkaian, alternatibako toreatzaile ugari izan da eta gaur egun ere badira, Iparraldean zein Hegoaldean, batzuek besteek baino arrakasta handiagoa badute ere. Hauek dira XX. m.ko alternatibadun toreatzaileetako batzuk: Kastor Jauregibeitia Bilboko Kotxeritoa, Martin Aguero, Saturio Toron, Pedro Basauri Pedrutxo, Joselito Martin, Diego Markiaran Fortuna, Jose Muņagorri, Jaime Noain, Pedro Robredo, Alejandro Saiz Ale, Rufino San Bizente, Domingo Uriarte, Serafin eta Faustino Bigiola Torkito, Julian eta Isidro Marin, Manolo eta Rafael Etxebarria Txakarte, Jose Mari Rekondo...
Atzera