Baden

Alemaniako eskualde historikoa, Baden-Württemberg land-ean. Hiri nagusiak: Freiburg eta Baden-Baden. X. m.an Suabiako dukerritik bereizi eta margraverri bilakatu zen. 1815ean Germaniar Konfederazioan sartu eta 1871n Alemaniako inperioko estatu bihurtu zen. 1919: Weimarko errepublikako estatu federal autonomo. Alemaniako Errepublika Federala sortu zenean, Baden eta Württemberg elkartu eta harrezkero land bakarra osatzen dute: Baden-Württemberg.



Atzera