Birila, San
Monje aragoiarra, ustez Leireko abade izana (928). Tradizioaren arabera, ez zuen zeruko betikotasuna eta zoriontasuna oso ondo ulertzen. Behin, txori baten txioak erakarrita basora joan eta 300 urtez egon zen txoriari begira; bera unetxo bat baino pasatu ez zelakoan zegoen, baina monasteriora itzuli zenean ez zuen inor ezagutzen eta ez zuen inork ezagutu. Ondoren, Jaungoikoa agertu omen zitzaion, zoriona txoriaren kantua baino handiagoa zela esanez. Horren ondorioz monasterioko fraideek Birila santutzat hartu zuten. Leireko monasterioan egon ziren bere erlikiak, desamortizazio-garaian Aragoiko Tiermas-era eraman zituzten arte (1820); zati bat Leirera itzuli (1825) eta azkenik, Iruņeko katedralera eraman zituzten guztiak Leire eta Tiermastik (1964).
Atzera